XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DINOSAURUEN DESAGERPENAZ TEORIA BIOLOGISTAK ETA KATASTROFISTAK

Dinosauruen erabateko desagerpena azaltzeko teoria ugari bezain bitxiak sortu dira.

Horietako bat dinosauruen arraza zaharkitu egin zela dioena da.

Ikertzaile eta paleontologo batzuek animalia bakoitzean gertatzen den jaiotze-gaztaro-heldutasun-zahartzaro prozesua espezie kolektiboetan ere burutzen dela sinesten dute.

Teoria honen arabera, dinosauruak espeziearen zahartzaroaren lekuko izango lirateke.

Horren adierazgarri garezur erraldoiak izatea edo Protozeratopoek eta Ankilosauruek babes beldurgarri bezain funtziogabeak izatea da.

Gaur egun, badakigu tesi horri eusterik ez dagoela.

Garbi dago garezur eta koraza horiek funtzio garrantzitsuak izan zituztela.

Zenbait kasutan giharrei eusteko, bestetan zentzu-organoei eusteko, edo tenperatura erregulatzeko, edo harrapakarien aurka babesa izateko ziren.

Beraz, gaur egun, dinosauruen arraza zaharkitua zegoela dioen hipotesia ez da aintzakotzat hartzen.

Bonn-go Unibertsitateko Ewben doktoreak benetan teoria bitxia asmatu du: Dinosauruen stress-aren teoria.

Ewben-ek bere ikerketetan dinosauru-espezie baten arrautza-oskolak denbora igaro ahala gero eta meheagoak zirela konturatu zen.

Horretan oinarriturik, dinosauruen stress-aren teoria eraiki zuen.

Horren arabera, dinosauruak ingurugiro atsegin eta barean bizi ziren.

Horren ondorio garrantzitsua animaliak gehiegi ugaltzea eta hortik stress kolektiboa sortzea izan zen.

Stress hark desoreka hormonala sortarazi zuen...